Zuztarretatik oinez

Toponimiak, lekuei emandako izenak ditugu. Euskaraz sarritan entzun izan dugu: izena duena da (izena duen guztiak izana badu). Eta halaxe da, gure egunerokotasunean kokapen geografikoa errazteko hainbat erreferente erabiltzen ditugu hau lekua edo ha lekuaz berba egiteko.

Leku-izenen erreferentzia eraldatzen joan da, batzuetan egokitzen eta, besteetan, gure memorian kolektiboan alboratu ere egin ditugu. Zuztarretatik Oinez bailarako eraikin eta parajeen leku izenen erreferentzia modu gustagarri batean lantzeko egitasmoa da, ibilbide ezberdinak proposatuz. Ibilbideotan iturri, solo, lantzar, troka, baso, baserri, etxe, eliza eta enparauen erreferentzia egiten da, berarekin bat doan historiarekin batera.

9 udalerriotako ibilbide toponimikoak ez eze bertoko lekukoei jasotako testigantzaz  ere hornitu ibilbideak topatuko dituzue.
Hiru formatu ezberdinetan:

Herria Ibilbidea Bideoa Wikilocs Googlemaps
Arakaldo Ibarretxe-Elexalde-Madariaga-Kukutza  youtube_weberako wikilocs_weberako googlemaps_weberako
Arrankudiga  Elexalde – Zabale – Garondo- San Pedro youtube_weberako wikilocs_weberako googlemaps_weberako
Arrigorriaga  Herriko plazea-Larrasko-Goikuri-Abrisketa youtube_weberako wikilocs_weberako googlemaps_weberako
Basauri San Migel – Finaga – Castillo youtube_weberako wikilocs_weberako googlemaps_weberako
Ariz – Artunduaga – Lapatza – Ibarra youtube_weberako wikilocs_weberako googlemaps_weberako
Etxebarri Kukullaga – Zintuduri – Kortazarreta – Ameztui youtube_weberako wikilocs_weberako googlemaps_weberako
Galdakao Elexalde eta albo auzoak youtube_weberako wikilocs_weberako googlemaps_weberako
Bekea-Lekue-Usansolo-Labeaga youtube_weberako wikilocs_weberako googlemaps_weberako
Orozko  Ibarra-Zaloa-Urigoiti youtube_weberako wikilocs_weberako googlemaps_weberako
Ugao-Miraballes Udiarragaoko Ama Birjinaren aterpean youtube_weberako wikilocs_weberako googlemaps_weberako
Zaratamo Elexalde – Atxiturri – Semenimendi – Gokuri youtube_weberako wikilocs_weberako googlemaps_weberako