Zuztarluze 2015/2016 egitasmoa martxan!
2015-2016 ikasturteko Zuztarluze egitasmoa martxan ipini dogu, barrikuntza askogaz, barriz!
Arrigorriaga, Basauri, Etxebarri eta Galdakaoko ikastetxeek, eta leku batzuetako ludotekek be parte hartuko dabe ekitaldi barri honetan.
Bertsino barri honek aldaketa honeek dakarz, behinik behin: soinutegi eta diseinu barriztaua, eduki karga barria (lehendik egoana + barria), eta probak ebazteko orduan be hobekuntzak. Maila orokor eta bakarra egongo da. Bakarka, binaka… olgau lei, gehien jota 4 bikote osotu arte, eta beti be txandaka.
Datozan hilabeteotan, aitatutako herrietan ekin eta ekin ibiliko dira, bakotxa bere herriko interaktiboaren bertsinoagaz. Maiatza eta ekaina bitartean, ostera, ikastetxeen arteko finalaurreak zein herri mailako finalak izango dira.
Gure egitasmoaz gehiago jakin gura badozu, informazino guztia daukazu http://zuztarluze.com helbidean.
Sartu zaitez urtxakurraren mundura, orain ON-LINE olgetako aukerea be badaukazu eta!
Sartu, sartu, eta disfrutau!