Zuztarluze 2014/2015: ETXEBARRIKO FINALAK

Maiatzak 21 etorri eta joan ere egin jaku. Ze poza hartu dudan Kukullaga LHIn. Beno… lehenik eta behin bertoko Ikasketa burua zoriondu behar dot eta nire eskerrik eta zintzoena emon, zelako lan fina egin duzun Idoia!!!

Eta beste horrenbeste Etxebarri BHIko Edurne Mendizabali!!! Milesker!!!

Eta bertoko irakasleek zelango pazientzia izan duten, eneeeeee!!!!
Lehenengo leku batera joan naiz, gero beste batera, gero…
Baie tire, garaiz ailegatu gara bai eta Etxebarriko Zuztarluze finalak burutu ditugu!

Kontue da estu eta larri ibili nazela Nerbioi errekako uretan. Euri apur bet egin deu eta urek lohi antzean bajatu direnez… zehatz despistatu naiz.

Arrigorriagako Lonbo aretotik urten eta parau barik, Basauri zeharkatu, Baskonia zubia pasatu eta ezkerrerantza egin dot, Zubiondo errotararte.
Hantxe, Legizamongo zubipean, atseden hartu dot, zelako nekea…

Lo apurtu bet egin eta gero Kukullagarako biderik eta onena zein izan daitekeen pentsatzen ibili naiz. Kukullaga LHIn DBH 2 eta 4. mailakoek eta LHko kaskailuek Zurtarluzeko finala izan behar zuten. Eta, derrigorrez, bertaratu behar nintzen.
Legizamongo zubitik burua atera eta antzineko hiltegiaren arrastoak usaindu doaz… Ez, hortik ez, esan diot neure buruari.
Tira! Ba… errekatik behera noa,Azkarai baserrira arte!
Hantxe hasi naiz ba Azkarai errekatik gora: Azkarai, Errekatxarkoa, Bekoerreka… Larrabeko iturrira ailegatu arte.
Kukuak jo dost (eta neuk karramarrorik ez aldean, ospera!) eta abisatu ere:

– hortik txarto zoaz, lagun! Buelta eman eta Nerbioitik behera jo. Barrondo auzunea pasatu eta Beaskoetxealdeko beresitik ur Jagako errekatik gora egin. Mixertuko errekara arte. Hantxe parean izango dozu Kukullaga LHI. Lurretik zeozertxu ibili beharko zara, hori bai!

Kasu egin eta ti-teu batean ailegenaiz.
Eskerrak!Bertoko aretoa prest, finalistak, irakasleak, mahaiak, interaktiboa, kamisetak… dan dana!
Hasi da gure Sonia finala aurkezten, DBHkoek ekin diote lehenengo. Eta LHkoek bigarren.
LHko kaskailuek ez dute finala bazkaldu barik jolastu nahi izan. Tripontzi halakoak!

Egune ederto joan da eta honela gelditu dira markagailuak:

DBH-11:00

  1. MARTA PLAZA JIMENEZ eta NAGORE RIAO ZABALA
  2. GAIZKA PRADO SIERRA eta NESTOR PEREIRO RIO
  3. JON HIDALGO CHAMERO eta IKETXE REMENTERIA OINA
  4. JOSU SANTISO VARELA eta ALAZNE APRAIZ ARIAS

LH-15:00

  1. ALBA ROMERA GOYENAGA eta MARKEL PASTOR MANSO
  2. IRENE MARQUEZ MOSTEIRO eta ANE ATUTXA RUBIO
  3. ALBA LLOSA LOPEZ eta AINARA MAROTO FERNANDEZ
  4. PELLO TREJO ELORRIAGA eta IIGO SANZ YAEZ

Final bero-beroak izan ditugu. Partehartzaileek animo handiak jaso dituzte publikoaren aldetik, bai eta Etxebarriko Alkatearen aldetik ere. Berton izan dugu Loren Oliva jauna. Berak banandu ditu final amaieran sariak eta… kontsolamenduak ere bai, baten batek disgustu handi hartu baitufinalaren emaitzarekin.
Hurrengo urtean hobeto!!

Besterik ez, hemen itxiten ditut argazki batzuk. Oingoan apur bet desenfokaturik urten jataz… emozioagaz ezin aparau!!

Mosu bana!!!

Igaraba