Zuztarluze 2014/2015: BASAURIKO FINALAK

2. urtez jarraian, Basauritik, uger egiten ibili naz, Nerbioiko eta Ibaizabaleko uretan, gora eta behera. Aurreko ikasturtean DBHko kaskailuekin batera Zuztarluze egitasmoan hartu neban parte. Ikasturte honetan, barriz, LH 5 eta 6. mailakoekin aritu naz, karramarro batzuk harrapatu gurean.
Orozkon nengoela deia jaso neban, Basaurira atoan joateko. Zuztarluze finala, gaur jokatuko dela: 2015eko Maiatzaren 12an.

Ariz Ikastola, Basauri Ikastetxea eta San Jose Ikastetxeko bikoteak nor baino nor aritu dira Social Antzokian.
Giro ezin hobean eta jolasaren dinamika eta edukiak itzel menperaturik, horrela gelditu dira goizeko markagailuak:

LH 5
1. Ariz Ikastola
Izan Quintanilla De Abreu eta Ieltsu Gorostiaga Perez

2. San Jose Ikastetxea
Uxue Garay Ruiz eta Aizeder Gmez Pea

3. Basauri Ikastetxea
Lara Poncela Seisdedos eta Mikel Ibiricu Grueso

LH 6
1. San Jose Ikastetxea
Leire Garca Goyoaga eta Nerea de la Pea Rivas

2. Ariz Ikastola
Aida Caceres Vargas eta Nerea Barrenetxea Ruiz

3. Basauri Ikastetxea
Virginia Palacios Murciano eta Asier Mediavilla Martin

Markagailuek errebentau beharrean ibilidira,puntuaketa ederra jaso dute. Berbarako, LH6ko bikote irabazleak, (Leirek eta Nereak) 33.000 puntutik gora joan jakuz. Bigarrena, barriz, 30.000tik gora. Atara kontuek!!

Oso final borrokatuakizan dira eta azken unera arte ez dogu jakin izen sari potoloa norentzat izango ete zan. Sari, benetan, potolo-potoloa izan dute irabazleek. Bueno, irabazleek eta euren gelakideek:basauriko indoor multiabentura parkean 2 orduko saioa ikasgela osoarentzako.

Partehartzaile guztiek euren saria jaso dute, musika elegante-elegante entzuteko aurikular bana, Basauriko Alkatearen, Andoni Busquets, etaEuskara, Kultura eta Hezkuntza zinegotzia den Nora Peredaren eskutik. Milesker bieri!

Bueno lagunok, nire aldetik besterik ez, zorionak guztioi eta hurrengo ikasturtera arte.

Igaraba