Zu ere Zuztarkide
Nerbioi-Ibaizabal bailarako ondare etnolinguistikoa jasotzeko eta gizarteratzeko ahalegin honekin bat egin nahi baduzu, ez izan zalantzarik, parte hartu.
Zelan? Nahi haina aukera dauzkazu, guri honek bururatu zaizkigu:
- Etxeko ondarea:
Argazki, grabazio zahar… egitasmo hau aberasten eta osatzen lagundu dezaken materiala.
Etxean entzundako berbak, istorioak, pasarteak, leku izenak… apuntatu, idatzi, grabatu… eta helarazi, mesedez. - Herriko ondarea:
Jaietan, ekitaldi ezberdinetan, ospakizunetan… jasotako testigantza grafikoak, grabazioak eta enparauak. - Ezinbesteko testigantzak:
Zuztarretatik Ahora egitasmoan ezinbestez egon behar diren lekukoen erreferentziak helaraziz.
Eta, noski, antolatzen ditugun ekitaldi edo ekintzen berri nahi baduzu izan. Zuztartu zaitez.
Edozein dela zure nahia, mesedez, ondoko formularioa bete eta harremanetan pareko gara.