Orbelak airez aire

Orbelak airez aire egitasmoan gida didaktikoa eta musika CDa  aurkituko dugu.

Gida honetan 0-6 urteko umeekin aritzeko hizkuntza-baliabideak lantzen dira: ume-hizkera, esakera okerrak zuzentzeko modua, umeekin erabiltzeko esamoldeak, kantak, olgetak…

Musika CDan, berriz, Nerbioi-Ibaizabal Bailaran egin zan ikerketan batutako kantuen aukeraketa bat dago. Lekukoen ahotik zuzenean jasotako kantak moldatu, egokitu eta era barrituan aurkezten dira. Behar honetan lan handia egin dute Juan Carlos Irizarrek, musika moldaketen arduradunak, eta Galdakaoko Maximo Moreno Musika eskolako eta Etxebarriko Soinuzale Musika Elkarteko ikasle-irakasleek.

CDan era askotako kantak aurkitu ditzakegu: ume-kantak, lo-kantak, erromantzeak, herri egutegiagaz lotutakoak, jota eta arin-arinerako dantza-koplak…

Material bikoitz honen helburua, Bailarako euskera eta bizimodu tradizionala batzea, aztertzea eta eskola-umeen artean zabaltzea da; ahal den neurrian ahozko ondarearen transmisinoa berreskuratzeko.

Pianoa, teklatuak eta moldaketak: Juan Carlos Irizar
Perkusioa, bateria eta nahasketak: Miguel Angel Fernandez
Txistulariak: Jone Gonzalez, Amaia Jugo, Aitor eta Oihana Izagirre, Joana Vidal, Ibon Askargorta eta Arkaitz Olea
Klarinetea: Angel Fernandez eta Jaxone Gana Soinua: Amaia Souto eta Endike Altamira
Bizkaiko dultzaina: Arkaitz Olea
Trikitixa: Iñaki Zabaleta
Oboea: Iker Orozko Panderoa: Motriku Irrintzia: Pilar Aresti

AHOTSAK

Galdakao

Umeak: Olaia Asua, Ainhoa Iguaran, Haizea Del Blanco, Irene Garai, María Díaz, Nahia Urrutiko- etxea, Marina eta Irene De la Fuente, Laura Cidoncha eta Mikel Rua.

Gazteak: Maite Barriuso eta Lorea Sánchez

Helduak: José Mª González, José Manuel Heras, Jose Luis eta Belen Madariaga.

Etxebarri

Umeak: Nora Postigo, Irati Abajo, Blanca Sacristan, Nerea Saiz, Alba Juez, Janire Arana, Jon Bellan- co, Josu Santiso eta Alazne Apraiz.

Koruko zuzendariak: Belen Madariaga eta Teresa Larrea

Orbelok airez aire

Perretxikotan nenbilenean

Hain urrin etxe pospola

Gure neskato – neskatote

Goiko kaleti beheko kalera

Artoaren zopak eta txuletearen ura

Atxea motxea

Atxea motxea (errezitatua)

Martineskortako hatxak

Martineskortako hatxak (errezitatua)

Txirintxaketan

Txeru kartzelan dago

Ababatxua txingorin gorri

Urtebarri eta Apalazio zalduna

Santa Ageda

San Juan de la portaletaina

Jotarako dantza-koplak

Arin-arinerako koplak