Ibilbide gidatua Etxebarritik: ZUZTARRETATIK OINEZ

Datorren apirilaren 24an, domekaz, 2016ko udaberri kulturalaren barruan, ibilaldi gidatua prestatu du Etxebarriko arlo soziokulturalak.

Etxebarriko ibilbide hau bertako ondarea, bizimodua, bazterrak… erakusteko helburuarekin diseinatu eta prestatu da. Horrez gain, auzoetako toponimia, baserriak, errotak, parajeak… landuko dira. Helburua Etxebarriko herri ondarearen transmisioa modu ludikoan egitea da.

Ibilbidea Doneztebe eleiza aurrean hasi eta amaituko da. Eleizatik urten, Kukullaga auzoa gurutzatu eta behetik gora Zintuduri, Arestuinagusipe, Kortazarreta eta Ameztui inguruetatik igaroko gara.

Gero, bueltan, goitik behera gatozela, berriro be Kukullaga parkea zeharkatu eta hasierako lekura bueltatuko gara. Ibilbidean behin behineko seinalizazioa topatuko duzu behin betikoa jarri arte.

Ibilaldia adin guztietarako izango da eta honek ezaugarriak izango ditu:

  • IRTEERA: 9:30 – Doneztebe Elizan
  • AMAIERA: 12:30-13:30 – Doneztebe Elizan
  • LUZERA: 7,7 km
  • ZAILTASUNA: Ertaina
  • DENBORA: 3 ordu
  • Jan edatekoa egongo da.

 Ibilbidearen eskuorri informatiboa (pdf, 1,6 Mb)
 Gidoi literarioa ibilbideari buruzkoa (pdf, 139 Kb)
Ibilbidea wikilocen (gpx, 31 Kb)
Ikusi ibilbidea google maps-en (google maps)
Ikusi ibilbidearen bideoa (YouTube)

 

IZEN EMATEA BEHARREZKOA DA
– Apirilak 22 baino lehen –
euskarazerbitzua@etxebarri.net / 944 267 005