Abarkak
Pirinioen inguruko herrietan tradizionala den oinetako mota bat da. Abarkek behatzak eta oinazpiak besterik ez dute estaltzen. Lehen, txahal-larruz egiten ziren; eta artilezko lokarriak zituzten, galtzerdien gainetik lotzeko. Gaur egun, berriz, kautxuz egindako abarkak ere badira. Abarkak egiten dituen pertsonari abarkagin deritzo. Gaur egun, nagusiki, dantzarako erabiltzen dira.
Abarka-narrua baino sendoagoa izan
Sendo-sendoa izan.…
Aharitoa
Ardi arra. Aharitoak bekereke egiten du, Bee.
Orozkoko Vidal Zaballak azaltzen digun moduan, lehen, erromerietan, afizio handia zegoen ahari-topaketetara.…
Gehiago IrakurriAizkora
Aizkora bat egurrezko heldulekudun eta metalezko ahodun tresna bat da, egurra edo zenbait lekuetan ere harri leunak mozteko erabiltzen dena.…
Gehiago IrakurriAldea-etxe
Baserria da gure eskualdean tradizio handieneko etxea. Oinarri laukikoa izaten da, bi solairukoa. Teilatua bi uretara izaten du eta fatxada nagusia edo aurkera hegoalderantz egoten da. Lehenengo pisuraino harrizkoa izaten da, eta gorago batzuetan egurrezkoa ere izan daiteke. Gaur egun, ordea, goiko partea ere harrizkoa izaten da. Barruko banaketari dagokionez, beheko solairuan atartea edo portalea, suetea, karrajua eta korta egoten dira. Goikoan logelak edo kuartuak, kamara eta lastategia.
Sinonimoa: Baserria, Labrantza-etxe
Esaera: Herriak bere legea, etxeak bere aztura
Esaeraren esanahia: Etxe eta herri bakoitzean ohitura jakin batzuk daude, eta haien arabera jokatzen da bertan.…
Gehiago IrakurriAldea-etxea edo baserria
Baserria da gure eskualdean tradizio handieneko etxea. Oinarri laukikoa izaten da, bi solairukoa. Teilatua bi uretara izaten du eta fatxada nagusia edo aurkera hegoalderantz egoten da. Lehenengo pisuraino harrizkoa izaten da, eta gorago batzuetan egurrezkoa ere izan daiteke. Gaur egun, ordea, goiko partea ere harrizkoa izaten da. Barruko banaketari dagokionez, beheko solairuan atartea edo portalea, suetea, karrajua eta korta egoten dira. Goikoan logelak edo kuartuak, kamara eta lastategia.
…
Gehiago IrakurriArgizari
Erleek sortzen duten produktua.
Sinonimoa: Zira, ezkoa
Esaera: Argizaria baizen apatza izan
Esaeraren esanahia: Apatz-apatza izan.…
Gehiago IrakurriArotz
Egurra lantzen duen behargina.
Sinonimoa: Zurgin
Esaera: Arotzaren etxean otzara aulki, errementariarenean zotza burruntzi
Esaeraren esanahia: Norberaren etxean norberak egiten dituen gauzak ez daudenean, edo bakoitzak dituen gaitasunak etxean erabiltzen ez direnean esaten da.…
Gehiago IrakurriArrasti
Eguerditik ilunabarrera doan denpora-tartea
Sinonimoa: Arratsalde
Esaera: Arrats gorri, goiz argi; goiz gorri, iluntze iturri
Esaeraren esanahia: Arratsaldean zerua gorriska dagoenean, hurrengo eguna argia izango da. Baina alderantziz gertatzen bada, hau da, zerua goizean gorriska badago, iluntzean Euria dakar.…
Gehiago IrakurriArto-irina
Artoa, opila edo taloa egiteko irina.
Asto
Astoa zama aberea da, zaldiaren antzekoa baina txikiagoa, belarri-luzea eta larru-latza. Astoak ia-ia egiten du.
Sinonimoa: Belarri-luze
Esaera: Asto bati buztana kendu eta besteari ipini
Esaeraren esanahia: Gauza bat konpontzeko beste bat izorratzen danean erabilten da…
Gehiago IrakurriAsto-probak
Asto batek, probalariek gidatuta, probarri bat denbora jakin batean ahalik eta distantzia luzeenera eraman behar duen abere proba da. Nork untzen gehien egin izaten da kontua.
…
Astoa
Astoa zama aberea da, zaldiaren antzekoa baina txikiagoa, belarri-luzea eta larru-latza. Astoak ia-ia egiten du.
…
Auzune
Herri barruko entitate sozial eta geografiko propioak.
Sinonimoa: Auzoa
Esaera: Auzokoen negarrak ez dau minik emoten
Esaeraren esanahia: Zoritxarrean jente gitxik laguntzen dau eta norberak bakarrik sufriduten dau sarritan…
Gehiago IrakurriAzkonarra
Ugaztun haragijalea. Ilea latza eta distiratsua du, gris kolorekoa, eta burua zuria, bi zerrenda beltzekin.
…
Azunberdia
Ontzi batean sartzen den edukia neurtzeko erabiltzen den unitatea: litro bat.
Azunberdiak azunbrea koiu ezin.…
Azunbre
Ontzi batean sartzen den edukia neurtzeko erabiltzen den unitatea.
Sinonimoa: Litro bi
Esaera: Azunberdiak Azunbrea koiu ezin
Esaeraren esanahia: Litroko ontziak ezin ditu litro bi hartu.…
Gehiago IrakurriAzunbrea
Ontzi batean sartzen den edukia neurtzeko erabiltzen den unitatea: litro bi
…