Ibilbide gidatua Etxebarritik: ZUZTARRETATIK OINEZ

Datorren apirilaren 24an, domekaz, 2016ko udaberri kulturalaren barruan, ibilaldi gidatua prestatu du Etxebarriko arlo soziokulturalak.

Etxebarriko ibilbide hau bertako ondarea, bizimodua, bazterrak… erakusteko helburuarekin diseinatu eta prestatu da. Horrez gain, auzoetako toponimia, baserriak, errotak, parajeak… landuko dira. Helburua Etxebarriko herri ondarearen transmisioa modu ludikoan egitea da.

Ibilbidea Doneztebe eleiza aurrean hasi eta amaituko da. Eleizatik urten, Kukullaga auzoa gurutzatu eta behetik gora Zintuduri, Arestuinagusipe, Kortazarreta eta Ameztui inguruetatik igaroko gara.

Gero, bueltan, goitik behera gatozela, berriro be Kukullaga parkea zeharkatu eta hasierako lekura bueltatuko gara. Ibilbidean behin behineko seinalizazioa topatuko duzu behin betikoa jarri arte.

Ibilaldia adin guztietarako izango da eta honek ezaugarriak izango ditu:

  • IRTEERA: 9:30 – Doneztebe Elizan
  • AMAIERA: 12:30-13:30 – Doneztebe Elizan
  • LUZERA:

Gehiago Irakurri

Gure artean olgetan, ikusi-makusi!!

Zuztarretatik Ahora egitasmoaren barruan, denbora generaman gure aittite eta amumei jasotako olgetak formatu digitalean gurera ekarteko gogoaz, gizarteratzeko asmoaz. Ekinaren porasuz eta bailarako umeen laguntzaz 7 olgeten inguruko grabazioak burutu eta plazara dakarguz.

Grabaziok Galdakaoko Gandasegi ikastetxean eta inguruko plazan grabatu doguz, neguko egun eder batean. Umeak itzel jardun dira, olgetako deukien abilezia agerian ipiniz.

Mila-mila esker Arakaldoko Luis Mari Larrinaga eta Enaitz; Arrigorriagako Ane eta Eider Luis, Olatz Gallastegi, Iraia Costa, Leire López, Daniel Castillo eta Haize Ortiz; Arrankudiagako Axular Arroyo, Marene Etxebarria, Irati Gorostizaga, Lorea Camino eta Ander Pérez; Etxebarriko Eneko Ramos, Celia Rueda, Aner Vidales, Amira Ben-Aissa, Aimar Arce eta Naia Valero; Galdakaoko Mikel Suarez, Onintze Suarez, June Carrasco , Garazi Zugazaga, Aitzol Martinez eta Ane Goti; 

Gehiago Irakurri

Zuztarluze 2014/2015: OROZKO-UGAOKO FINALA

Kaixo!!!!
Hemen nau, Itxinatik osteratxua egiten. Orozko eta Ugaoko eskolen arteko finala amaitu berri, bertan jasotako besarkada eta moxu piloekin indarberrituta.

Puntual egon gara DONIBANE ARETOAN. Etxebarritik, Nerbioi ibaitik gora egin dogu: Basauri, Arrigorriaga, Ugao, Arrankudiaga eta Arakaldotik pasa gara. Laudio parean Altube ibaia indarrez bajatzen ikusi dot, ezkerretik. “Arrankari ederrak egongo dira” pentsau dot. Eskoitik, ostera, itzelezko usain goxoa, odoloste usain paregabea! Zein baino zein goxoago!
Zalantza horrekin ibili naiz, tripezorriek deiadarra egin deustie: Odoloste pare bat!!!!
Eskerrak Martin ugaraxoa lagun izan dudala, ostantzean… berandu ibiliko nintzen.
Martinek Altubetik gora egiteko esan deust eta Zubiaurrera ailegatu aurreko zubian eskoatara egiteko. Agur egin eta Laudio inguruan itxi dot kurubioen atzetik, jo ta su.  Orozkora ailegatu eta deskantsu apur bat hartu …

Gehiago Irakurri

Zuztarluze 2014/2015: ETXEBARRIKO FINALAK

Maiatzak 21 etorri eta joan ere egin jaku. Ze poza hartu dudan Kukullaga LHIn. Beno… lehenik eta behin bertoko Ikasketa burua zoriondu behar dot eta nire eskerrik eta zintzoena emon, zelako lan fina egin duzun Idoia!!!

Eta beste horrenbeste Etxebarri BHIko Edurne Mendizabali!!! Milesker!!!

Eta bertoko irakasleek zelango pazientzia izan duten, eneeeeee!!!!
Lehenengo leku batera joan naiz, gero beste batera, gero…
Baie tire, garaiz ailegatu gara bai eta Etxebarriko Zuztarluze finalak burutu ditugu!

Kontue da estu eta larri ibili nazela Nerbioi errekako uretan. Euri apur bet egin deu eta urek lohi antzean bajatu direnez… zehatz despistatu naiz.

Arrigorriagako Lonbo aretotik urten eta parau barik, Basauri zeharkatu, Baskonia zubia pasatu eta ezkerrerantza egin dot, Zubiondo errotararte.
Hantxe, Legizamongo zubipean, atseden hartu …

Gehiago Irakurri

Zuztarluze 2014/2015: ARRIGORRIAGAKO FINALAK

 

Basauriko Social Antzokitik urten eta Nerbioi errekan zanga! sartu nintzen. Bainu eder bat hartu neban etaalmorzetako garaia ere bazenez, arrankari pare bat jausi ziren nire hatzapar trebeetara,

Tripa ondo beterik eta Arrigorriagako LHI eta DBHIko kaskailuak ezagutu nahian, ti-teu errekatik gora abiatu nintzen. 4 egun eman doazerrekan, zenbat plastiko botatzen dozuen, eneeeeee!!!
Danak ezin batu, hainbeste egon dira!

Domeka goizean, uneka aterri egon danez,Bentakoerrekatik gora egin dot, ie-ie Pastorekortara ailegatu arte. Atsegin dot paraje hau. Eta ez dakizue ondo ze karramarro goxoak dauden!

Astelehena ere joan daeta… martitzena etorri. ZUZTARLUZEko finalistak ezagutzeko irrikitan nengoen.
Hara! Ez doazLH eta DBHko ikasleak belarritik tiretu behar izanLonbo aretoan puntual eta izarrik egoteko.
Finaletako markadoreak gori-gori egon dira, suten uneka. Honela gelditu jakuz:…

Gehiago Irakurri

Zuztarluze 2014/2015: BASAURIKO FINALAK

2. urtez jarraian, Basauritik, uger egiten ibili naz, Nerbioiko eta Ibaizabaleko uretan, gora eta behera. Aurreko ikasturtean DBHko kaskailuekin batera Zuztarluze egitasmoan hartu neban parte. Ikasturte honetan, barriz, LH 5 eta 6. mailakoekin aritu naz, karramarro batzuk harrapatu gurean.
Orozkon nengoela deia jaso neban, Basaurira atoan joateko. Zuztarluze finala, gaur jokatuko dela: 2015eko Maiatzaren 12an.

Ariz Ikastola, Basauri Ikastetxea eta San Jose Ikastetxeko bikoteak nor baino nor aritu dira Social Antzokian.
Giro ezin hobean eta jolasaren dinamika eta edukiak itzel menperaturik, horrela gelditu dira goizeko markagailuak:

LH 5
1. Ariz Ikastola
Izan Quintanilla De Abreu eta Ieltsu Gorostiaga Perez

2. San Jose Ikastetxea
Uxue Garay Ruiz eta Aizeder Gmez Pea

3. Basauri Ikastetxea
Lara Poncela Seisdedos eta Mikel Ibiricu …

Gehiago Irakurri

Badatoz Zuztarluze finalak!!!

Ondo dakizuenez, maiatzean bukaera ezin hobea ematen diogu Zuztarluze txapelketari. Bai, bai, txapelketaren finalak jokatuko dira aurton ere.

Hor ibili zaizkigu, jo ta su, Basauriko Ariz Ikastola, Basauri ikastetxea eta San Jose Ikastetxeak, Arrigorriaga LHI eta DBHI, Etxebarriko Kukullaga ikastetxea eta Etxebarri DBHI, Orozko LHI eta Ugaoko Leitoki LHI.
Azken hauen artean herri arteko finala burutuko da Orozkon. Orozko vs Ugao.

Finalen antolakuntzan buru belarri gabiltza eta… bagoaz! jarraituko dugu informatzen.

Aikomen finalen ordena eta datak:

2015/05/12 – Basauri – SOCIAL ANTZOKIA
LH 5. maila: 10:00
LH 6. maila: 11:45

2015/05/19 – Arrigorriaga – LONBO ARETOA
LH: 10:00
DBH: 11:45

2015/05/21 – Etxebarri – KUKULLAGA LH ikastetxean
DBH: 11:00
LH: 15:00

2015/05/26 – Orozko-UGAO – DONIBANE ARETOA (Orozko)
LH: 11:30…

Gehiago Irakurri

2014-2015 Eskola Agendaren aurkezpena

Galdakaoko Musika Eskolan, urriaren 10ean, barikuarekin, 2014-2015 ikasturteko eskola agenda aurkeztu dugu.
Ipuinak, asmakizunak, ahokorapiloak eta hainbat eduki interesgarri topatu ahal dira bertan.

Testuak: Irati Bediaga
Ilustrazioak: Enrique Morente
Diseinua: Lorena Elizburu
Lan Harremanak: Oibar Legarra
Koordinazioa: Etxebarriko Euskara Zerbitzua

Gehiago Irakurri

Euskararen eguna 2012, Gandasegi eskolan

2012ko udagoien honetan, hainbat ekitaldi burutu dira euskararen egunaren harira.
Eskola ezberdinetan gogoz ospatu da egun berezi hau.

Ikasturte honetan estrenatu Zuztarretatik Ahora kanta ikastetxe batzuetan protagonista izan da.
Hona hemen Galdakaoko Gandasegi eskolan kantarekin egindako ekitaldia.

Hunkigarria benetan!!

 

Gehiago Irakurri

Arrigorriagan aurkeztu gara

Zuztarretatik Ahora proiektuaren helburua, gure herrietako euskal ondare etnografikoa eta linguistikoa herritarren artean zabaltzea izan da.

Aipatutako ondarea zabaltzeko hiru euskarri desberdin aurkeztuko dira: proiektuaren ikurra izan nahi duen kanta, jasotako materiala herritarren artean zabaltzeko sortu den webgunea eta nagusiki Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzako ikasleen artean zabaldu den eskola-agenda.

Arakaldo, Arrankudiaga, Arrigorriaga, Basauri, Etxebarri, Galdakao, Orozko, Ugao-Miraballes eta Zaratamoko Udalek bultzatu duten proiektua da.

 

Eguna: 2012ko Urriak 4, osteguna.
Ordua: 12:00etan.
Lekua: Arrigorriagako Udaletxea (Urgoiti pasealekua 57) Osoko Bilkura aretoan.
Parte-hartzaileak: Bizkaiko Foru Aldundiko Kultura Diputadua, Josune Ariztondo.
Labayru Ikastegiko Zuzendaria, Adolfo Arejita.
Arrigorriagako Alkatea: Asier Albizua Manrique
Alberto De Abajo, Gotzon Barandiaran eta Angel Dominguez sortutako materialen egileak.

Gainontzeko udaletako Alkateak, zinegotziak eta …

Gehiago Irakurri