Lehen sektorea

Lehen sektoreko jardueretan lurreko emaitzak zuzenean hartzen dira naturatik. Gai horiei lehengaiak esaten zaie.

Mendeetan zehar tresna sinpleak erabili izan dira lehen sektoreko jardueretan: aitzurra, kakoa, sarda…
Azken urteetan, teknologiak aurrerapauso handia egin du eta tresneria asko eta asko garatu da.

ABELTZANTZA
Antzinako lanbidea da abeltzaintza. Txerriak,behiak, untxiak, oiloak… hazten dira gureinguruan: esnetarako, okelatarako, baserrianlaguntzeko…

Abeltzaintzan aurrerapauso handiak egindira, tresnerian nahi arrazen hobekuntzan ere. Berbarako, gaur eguneko esne-behieksasoi batekoek baino esne gehiago ematen dute.

Ganaduari ondo hazteko, belarra eta pentsua ematen zaizkio. Aziendak elikatu eta jagon egin behar dira. Ganadua kortan egoten da. Behiei, esaterako,udan belar freskoa ematen zaie, baina negurako fardoak prestatzen dira. Lehen fardoen ordez belar-metak egiten ziren.

Garai bateko kortak txikiak eta ilunak izaten ziren eta lo egiteko otabarra eta irak jartzenzitzaizkien azpian. Belarra aldatu egin beharzen zikintzen zenean. Jan eta edan askatik egiten zuten. Jetzi ere kortan bertan egitenziren, eskuz. Esnea ontzi edo kantinetangordetzen zen eta, ondoren, batzuetan etxeriketxe banatzen zen.

Gaur egun, ordea, kortak argitsuagoak diraeta aireztatuta egoten dira, mikrobio etabakteriak murrizteko. Behiek goma batzuengainean egiten dute lo eta gorotzak kentzeko parrilla bereziak egoten dira. Gainera,makina automatikoen bitartez eraisten diraardiak eta behiak, eta esnea gordetzeko zisternak erabiltzen dira.

ARRANTZA
Aspaldiko giza jarduera da arrantza, arrainak harrapatzean datzana. Kostako herrietan egiten den jarduera da, beraz, gurean ez da arrantzarik izan.

Errekak badira eta bertan hartu izan dira arrainak, baina ez bizimodua ateratzeko beste. Arrantzaleen herrietatik arraina ekartzera sardinerak etortzen ziren, buruan otzara zutela. Ostean, peskaderoa ibiltzen zen, herriz herri eta baserriz baserri arraina saltzen. Dena den, salmenta arloa 3. sektoreko jarduera da.

ARTZANTZA
Artzaintza oso zaharra da gure artean. Lehen baserri gehienetan egoten ziren arditokiak. Artzainen lana artegia ondo jagotea da, eta eguraldi aldaketa dela-eta, ardiak larrez aldatu behar izaten ditu. Horren arabera, hiru motatako artzaintza egiten da:

  • Artzaintza finkoa.
  • Hurbileko mendietara igo eta baserrira itzultzea.
  • Beste herri batzuetarako bide luzea egitea.

Artzainak maiatzean igotzen dira mendietako larreetara, uda eta udagoiena bertan egiteko. Goizean goiz jaiki, ardiak eraitsi, gosaldu, gazta egin, bazkaldu, egurra txikertu, ardi gaixoak osatu… horrelaxe bizi dira. Ilunabarrean, ardiak batu egin behar dira. Horretarako, artzainak ardi-txakurra izaten du lagun. Ardiak gordetzeko ardi-txabolak, tegiak edo eskortak izaten dituzte artzainek.

Uda hasieran ardi-moztea izaten da. Ardi-lana edo artilea lortzen da ardiari ebakitako hiletik. Neguan artegiak beheko lurretara itzultzen dira. Garai horretan, arkumeak jaiotzen dira. Kortan egoten dira eta jaio eta hilabetera hasten da artzaina umea egin duten ardiak erasten. Nork bere artaldeari marka jakin bat egiten dio, akatsa deritzona. Artzainek kontuz ibili behar dute otsoa ageri denean. Lehen kazerua ibiltzen zen lan horretan, otsoa hiltzearren pagatu egiten zitzaion.

Ardiengandik okela, esnea eta artilea lortzen ditugu. Esne hori erabiliz artzainak gazta, gatzatua… egiten ditu eta horiek saltzen azokara edo plazara joaten da. Etxerik etxe ibiltzen ziren artzainak ere izan dira gurean.

ERLEZAINTZA
Erlea oso garrantzitsua da naturan, polena lore batetik bestera eroanda fruituen produkzioa handitu egiten duelako.

Erleak animalia bitxiak dira eta euren inguruan sineste ugari dago: erlea hiltzeak kalteak ekar ditzake, erleak ezin dira diruaren truke eman eta antzina etxekoandrea edo etxeko jauna hiltzen zenean, erleei horren berri eman behar zitzaien.
Erleak erlategietan bizi dira. Erlauntzak mendiko enbor ihartu ebakiak izan daitezke, edo oholez egindako kaxak.

Eztia erleek larbei jaten emateko sortzen duten sustantzia gozoa da. Erleek argizaria erabiltzen dute saparra (erletxeetako zulotxodun bandejetako gaia) egiteko, eta gure artean kandelak egiteko erabiltzen da. Azaleko gaitzen kontrako ukenduak ere egiten dira argizariz. Propolia, ostera, erleek erlauntza ixteko eta desinfektatzeko erabiltzen duten gaia da, gure artean gaixotasunen aurkako botikak egiteko erabiltzen da.

Erlezainak behar ezberdinak egiten ditu urtaroaren arabera. Udaberrian, erregina arrautzak jartzen hasten da eta gainerako erleek arrautzak zaintzen dituzte. Bitartean, eztia egiten dute. Udan erleberritzea gertatzen da eta erlauntza berriak sortzen dira. Udagoienean eztia batu eta erleei negua igarotzeko beste ezti uzten zaie.

Neguan erleak euren saparretan egoten dira pilatuta. Orduan, ez da batere komeni erlekaxa irekitzea.Erleak geldirik egon daitezen kea edo zarata erabiltzen da.

 NEKAZARITZA
Gure eskualdea Kantauri isurialdean dagoenez, klima apropos-aproposa daukagu artoa, indabak, barazkiak, sagarrak, belardia (abereentzat)… egokiro hazteko.

Nekazaritzarako lur-arloak, ahal dela, laua izan behar du. Horrez gainera, lursailak emankorrak izan daitezen, beharrezkoak dira ura eta ongarriak.

Lur eremu txikiak dira, tenperatura epelean jarri behar dira eta sarritan egin behar zaie ura. Lurra prestatzeko lanak neguan hasten dira, Gabon aurretik. Lehenengo eta behin belarra kendu behar da eta lurra irauli, horretarako antzina laiak erabiltzen ziren, geroago goldea edo makina.

Ongarria edo abonoa botatzea osasungarria da lurrarentzat, indarra hartzen duelako. Gero lurra berdintzeko area eta narra pasatzen dira. Beharrezkoa bada, mokilporrak erabiltzen dira mokilak apurtzeko.

Gero, ziminteran hazitako landarea lurrera pasatzen da. Haziak artezean lurrean ereiteko, lurra exarekin prestatzen da.

Udaberria lurrak jorratzeko garaia da; uda, ostera, uzta jasotzekoa.

Txoriak uxatzeko, txuzoak edo tentemozoak, ipintzen dira.

Soroko behar nekosoetan ganadua erabiltzen zen lehen, bai behiak eta bai idiak, batzuetan astoa ere bai.

Gaur egun teknika aurreratuak dauzkagu nekazaritza ustiakuntzetan, tresnak hobetu egin dira-eta. Traktorea, esaterako, aurrerapen handia izan zen.

Gainera, gaur egun, garaiz kanpoko jeneroa hartzen da berotegi edo inbernaderoei esker.