Bigarren sektorea

Bigarren sektorea edo industria deritzagun sektoreko jardueretan, naturatik jasotako produktuak eraldatu egiten dira. Tresnak, ontziak, jantziak… artisauek egiten zituzten lehen. Bide horretatik, duela berrehun bat urte edo industria sortu zen. Industria bakoitzaren atzean, artisauen dago.

Gure eskualdean metalaren industria nagusitu zen. Gaur egun denetarik dago. Hilados de Miravalles, Cementos Rezola, Papelera Española, Basconia, Bandas, Explosivos Riotinto, Firestone, Talleres de Miravalles, Artiach, Metacast, Edesa… izan dira aipagarrienetako batzuk.

Bigarren sektorean katean egiten da lan. Azken produktua lortzeko, materialak eraldatzeko prozesuan hainbat pauso ematen dira. Makinak ez geratzeko erreleboetan egiten da behar. Materialak eta sortutako piezak garraiatu egin behar dira, beste enpresa batzuetan industriaren prozesuarekin jarraitzeko. Horregatik, ibai arroetan lantegiak kokatu izan dira beti, itsasontzien bidez merkantzien garraioa errazteko. Trena ere merkantzia garraiorako erabili izan da.
Horixe da gure eskualdearen kasua.

Gure eskualdeko industria lantegiek inguruko ekonomia sustatu dute. Jende askok egiten zuen behar Nerbioi- Ibaizabal bailaretako fabriketan: gizon eta andrek, gazte zein adindunek…

Langile asko bertokoak ziren, eta beste batzuk inguruko herrietatik ez ezik, kanpotik ere etorri ziren. Denak jasotzeko, herriak hazi egin ziren.
Hala ere, industriak sortutako hondakinak zaindu egin behar dira, ingurua kaltetu ez dadin.