Herri kirolak

Baserritarrek eta arrantzaleek egiten zituzten lan batzuk kirol bihurtu ziren. Horren adibide dira aizkolariak, harrijasotzaileak, idi-probak, sega, estropadak, palanka jaurtitzea…

Aizkolariak eta trontzalariak lehian ibiltzen dira enborra nork lehenago moztu. Garai batean baserriko lana zena, orain joko bihurtu da.

Harrijasotzaileen harriak tamaina, pisu eta forma askotakoak izaten dira eta harrijasotzaileak altxaldi gehien nork egin ibiltzen dira.

Gizon-probak auzo eta herrien artean egiten ziren. Apustu gogorrak egiten zituzten. Txingak eroatea, ingudea, gurdiari bueltak ematea, sokatira… era honetakoak ziren.

Asto-probak eta idi-probak probalekuan egiten dira. Nork untze gehien egin izaten da kontua. Inoiz behorrak ere ateratzen dira probetara.
Asto-karreretan ibiltzeko jinete abila izan behar da.

Ahari-topekak eta oilar borrokak ere egiten izan ziren, piztia indartsuagoak nork zituen ikusteko.

Balea bila nor lehenago heldu ibiltzen ziren antzina arrantzaleak. Gaur egun kirol bihurtu da arrauna. Estropadetan gogor egin behar da erramutan. Kukaña koipez lohitutako enborrari esaten zaio. Ahateak harrapatzea, kukaiña, estropadak… kostaldeko herri-kirolak dira. Kukaiña bertikala, baina, barrualdean ere egiten zen.