Bailara
Bizkaiko hegoaldean kokatzen gara eta Ibai biren izena jasotzen dugu: Nerbioi eta Ibaizabal. Biak ala biak Bailara osatzen duten herrietatik igaro eta Basaurin bat egiten dute.
Nerbioi ibaia Arabako Delika herriaren goiko aldean jaiotzen da, Arando mendian, Gorobel eta Gibixo mendizerren artean, 222 metroko ur jauzi ikusgarrian.
Ibaizabalen sorkuntza berriz, apalagoa da.
Udalatx mendian, Elorrioko Iguria auzoan. Jatorriz Zumelegi izena duenari hainbat erreka eta errekasto batzen zaizkio eta Atxondora ailegatzerakoan, Arrazola erreka batu eta ordutik aurrera Ibaizabal izenez ezagutzen dugu.
120.000 biztanle batzen gara bailara osatzen dugun 12 udalerrietan. Eta gure artean gaztelania eta euskara batua ez eze mendebaldeko euskara ere berba egiten dugu, sartaldeko multzokoa.
Gure bailara urteekin asko aldatu da. Sozialki zein ekonomian aldaketa sakonak jasan izan ditu azkeneko hamarkadetan.
Lehenengo sektorearen nagusitasunak bide eman zion bigarren sektore indartsu bati XX. mendeko industrializazio garaian. Azkeneko urteetan hirugarren sektoreak gorakada nabarmena bizi izan du. Eta, gaur egun, bakoitzak bere neurrian, hiru sektoreok elkarrekin diraute.
Aldaketa sakon hauek egon arren, giza harreman asko, gure ohitura eta usadioetan oinarritzen jarraitzen ditugu. Hala nola, herrien arteko demak, herri kiroletan oinarrituak batzuk, baserriko lanen tradiziotik datozenak.
Gure bailarako kultur ondarea Zuztarretatik Ahora proiektuaren baitan biltzen dihardugu, gogotsu, Arakaldo, Arrankudiaga, Arrigorriaga, Basauri, Etxebarri, Galdakao, Ugao-Miraballes, Orozko eta Zaratamoko udalerriok.
Urte askotarako!