Badatoz Zuztarluze finalak!!!
Ondo dakizuenez, maiatzean bukaera ezin hobea ematen diogu Zuztarluze txapelketari. Bai, bai, txapelketaren finalak jokatuko dira aurton ere.
Hor ibili zaizkigu, jo ta su, Basauriko Ariz Ikastola, Basauri ikastetxea eta San Jose Ikastetxeak, Arrigorriaga LHI eta DBHI, Etxebarriko Kukullaga ikastetxea eta Etxebarri DBHI, Orozko LHI eta Ugaoko Leitoki LHI.
Azken hauen artean herri arteko finala burutuko da Orozkon. Orozko vs Ugao.
Finalen antolakuntzan buru belarri gabiltza eta… bagoaz! jarraituko dugu informatzen.
Aikomen finalen ordena eta datak:
2015/05/12 – Basauri – SOCIAL ANTZOKIA
LH 5. maila: 10:00
LH 6. maila: 11:45
2015/05/19 – Arrigorriaga – LONBO ARETOA
LH: 10:00
DBH: 11:45
2015/05/21 – Etxebarri – KUKULLAGA LH ikastetxean
DBH: 11:00
LH: 15:00
2015/05/26 – Orozko-UGAO – DONIBANE ARETOA (Orozko)
LH: 11:30