Salamankara
Txiki txikitxutarik aitek eta amak
fralle ninduen nonbradu,
estudioak ikisten bere
Salamankara bialdu.
Joan nintzen Salamankara,
bidian neban pentsadu:
estudiante pikaro baiño
hoba nebala ezkondu.
Ezkondu nitzan ezkondu,
baiña ere ondotxo damutu:
fraka baltzetan hari zuria
etxat egundo faltadu.