Kantutegia
Ai Angela!
Ai Angela!
Ton ba la mela ja jai.
Ai Fermintxu!
Edaixu gitxitxu.
Txoria bapora, baporanean
elorri baten ganean.
Nahi dezu hartu, Simontxu auzoko,
urregin gazte senartzat?
Ez aita, ez ama,
ez da nauk gura dodana.
Ai ze gizon zuhurra dan Martintxu gurea!
Ai ze gizon zuhurra dan
Matxintxu guria!
Prakatxu zaharrak eta
ona umoria.
Igez artorik ez da
aurten hil andria.
Ze bizimodu dok hori,
Matxintxu guria?
Aldapeko sagarraren
ALDAPEKO SAGARRAREN 1
Aldapeko sagarraren
adarraren puntan,
puntaren puntan,
txoria dago babesturik. (sic)
Txiruliruli, txiruliruli,
norentzako kantaten dau
txoritxu hori.
ALDAPEKO SAGARRAREN 2
Aldapeko sagarraren
arramaren puntan,
puntaren...
Ama elgoibartarra
Ama elgoiberdarra,
ella del Orozko,
nobia eskapaturik
con otro morrosko.
Zazpi urte pasau de
que yo le conozco,
por dónde anda ella
nik ez dakit asko.
Los dos dicen que beben
goixetik geubera,
tres azumbres de vino
edan da (i)ogera. ...
Arrateko zelaiko
Aingeru, aingerue,
zeruan ze barri?
Zeruan berri onak
orain eta beti.
Atzo goizean goiz jagi nintzan
Atzo goizean goiz yagi nintzan
birigarroa goizago,
birigarroan kanta soinuan
lo egin neban gozaro.
Basatxoritxu
Basatxoritxu mustur luzia
ez yoan Donostiera billa,
angerutxurik bihar ezkero
hora hor nire mutilla.
Beren mosua edurra da ta
sua bihotz da ezpana,
berton urturik biziko dira
nire bularra ta ezpana. (sic)
Ai nolenentzan urrez orratza (sic)
urrez...
Bilbora noa
Bilbora noa, Bilbora
udan ezpada neguen.
Ez dala bizi pobrerik
aberatsaren moduen.
Aberats harek diruek ditu,
pobreak umildadea.
Umildadeak idiriko ei’tu
zeruetako atiak.
Goiko mendian edurra dago
Goiko mendian edurra dago
errekaldian izotza. (bis)
Neu zeugandik aske nago ta
pozik daukat bihotza
Goiko mendian edurra dago,
errekaldian izotza.
Ene aberri polit ederra
zeu langorik nun dago ba?
Zeugaz beti bizi gura dot
heldu arte heriotza.
Ene...
Hiru damatxu Donostiako
Hiru damatxu Donostiako
Errenterien dendari
yosten da plantxan bakie baña
ardue edaten poliki.
Hiru damatxu Donostiako
hirurek gona gorriak,
yosten da plantxan bakie baña
gabian urteiten daude hordiak.
Hondarribia
Hondarren bila, (i)herri txikixa (sic)
erdian plaza zabala,
alargun batek i dekozala
ederrak hiru alaba.
Kortesiagaz eskatu notson
zaharrena gorde deiztala.
Errespuesta emon ei otson
berentzat pobria dala.
Horra hor goiko harestitxu baten
Horra hor goiko harestitxu baten
kukuak umiak egin yozak aurten.
Kukuak egin, amilotxak yan,
haise bere kukuaren
zoritxarra zan. (bis)
Lara lara lala, lara lara lala.
Kukuak dirautso amilotxeari:
—Nik (k)uxetan bost hazur
apurtukostat hiri....
Horra hor goiko haretx harro baten
Horra hor goiko haratx harro baten
kukuak egin yozak hamar ume aurten.
Kukuak egin, amilotxak yan.
Haxe bere kukuaren txoritxarra zan. (sic)
La, la, la...
Ipiñaburu leku altuan
Ipiñaburu leku altuan,
Undurragaren buruan
ikazgiñagaz ezkontzen danak
ez du zentzunik buruan.
Ikazginaren lapikotxia
haundia baina (i)harrua;
abadearen lapikotxia
txikie baina gozua.
Itsasoan laino dago
Itsasoan laño dago
Baionako alderaño.
Nik zu zaitut maitiago
arraintxuak ura baiño.
Nik zu zaitut maitiago
txoriak bere umia baiño.
Lauri, lauri
Lauri, lauri,
kamiñon eztaukat dirurik.
Lau alaba ezkondu barik,
bosgarrena semia.
Kapote zahartxu bategaz
koneju bat dirudi
bere bixertxuokin.
Maritxu nora zoaz
—Maritxu nura zoaz,
erren galantori? (sic)
—Iturrira Bartolo,
zeuk [gure] badozu etorri.
—Iturrien zer dago?
—Ardautxu zuria.
—Biok edango degu
nahi degun guztia.
Nik ikusi dot ikustekoa
Nik ekosi dot ikustekua
Donostiako kalian,
hamalau atso tronpeta joten
motrollo baten ganian.
Motrollo hori handiya zan
edo atsuak txikiak.
Inposible da, gauzia da
motrollo horren kontua.
Salamankara
Txiki txikitxutarik aitek eta amak
fralle ninduen nonbradu,
estudioak ikisten bere
Salamankara bialdu.
Joan nintzen Salamankara,
bidian neban pentsadu:
estudiante pikaro baiño
hoba nebala ezkondu.
Ezkondu nitzan ezkondu,
baiña ere ondotxo d...
Txantxirikitin, Bilbora noa
—Txantxirikitin, Bilbora noa.
—Txantxirikitin, zer eiten?
—Txantxirikitin, txantxirikitin,
makallautxu bet ekarten.
Haginak jausten direnekoak
Anatxu teilatuko
Anatxu tellatuko, Anatxu teilatuko
gona gorridune, gona gorriduna,
autsi hagin zaharra, eutsi hagin zaharra
ta ekazu barrie. eta ekarzu barria.
Lo-kantak
Lo-kantak edo sehaska kantak umeak lokartzen laguntzen duten kantak dira.
Erritmo geldoz kantatzen dira, tono erlaxatzaile batean eta urruma eginez umeari lo eragiten zaio.
Altxoan, sehaskan, ohean, urduri dagoenean... umea lasaitu eta lo errezago...
Ababatxua txingorin gorri 2
Ababatxue txin gorri-gorri
ez egin lorik basuan
azagariek yan ez zegizen
bildotsa zarialakuan. (bis)
Ia umetxua egizu lo-lo
Ia umetxue eixu lo-lo,
oin zauk eta nauk (g)ero.
Lolitos, lo eixu,
sagutxue etorko da gero
ta esango dau
hau mutikoau eztau lo.
Obabatxua
Obabatxue lo ta lo
zeuk orain eta neuk (g)ero.
Zeuk gura dozun orduran baten
biok eingo’gu lo ta lo.
Seintxu txikerra negarrez dago
Seintxu txikerra negarrez dago,
ama emoiozu titie.
Aite hordie tabernan dago,
tunante yokolarie (bis).
Txikitxu politena
Txikitxu politena
lorea langoa,
loreen bere begitxuokaz
oraintxe lo doa.
Olgetakoak
Umea eta olgeta bat datoz, bat dira. Testuinguru alai batean umeak olgeta eta kantaren bitartez bere errealitate fisikoa eta soziala ulertzen doa, jasotzen doa. Umeari estimulagarria gertatzen zaion ingurunean garatzen doa, maila motrizean, kognitiboan,...
A, e, i, o, u
A, e, i, o, u. A, e, i, o, u.
Ama meriendia beha dogu,
arrutze bi te koipetsu,
ezpabere bentanatik
salto ingo du. .
Arre, arre mandako
Arre, arre mandako,
bihar Urduñerako.
Handik zer ekarriko?
Zapata ta garriko.
Atxuri
Atxuri, Atxuri, Atxuri,
Atxuri, Atxuri, Atxuri,
Atxuri atxuritarra,
zu zara neuria.
Lehenengotxu hori
Lehenengotxu hori,
punta bihotz hori,
beste guztien artian
txikerra dok hori.
Bigarrentxu hori,
punta bihotz hori,
beste guztien artian
nagiya dok hori.
Hirugarren hori,
punta bihotz hori,
beste guztien artian
luzia dok hori.
Laugarrentxu...
Palua non dago?
Palue.
Palue non dau?
Suek erre dau.
Sue non dau?
Urek amata dau.
Ure non dau?
Idiek edan dau.
Idie non dau?
Garie trilletan.
Garie non dau?
Oiloak jan dau.
Oiloa non dau?
Arrauntzie imiñiten.
Arrauntzia non dau?
Frailliak jan dau.
Fraillia ...
Taiururuntena
Taiururuntena, tena, tena,
taiururuntena.
Zapateruak, zer egin dau?
Zapaterue, zer in dau? (sic)
Auzoko txakurre urkitu,
manta zaharra garbitu,
tellatuen ganean sikitu.
Urte sasoietarako kantak
Euskal Herriko egutegian badaude kolore berezi batekin markatutako egunak: Santa Ageda bezpera, gabonak, San juan... Eta, noski, akordua ailegatzen zaigunetik gaur arte, egun berezi horietarako, kantuak atondu ditugu.
Gure bailaran ere, kantuok gure ...
Aintzaldu daigun Agate Deuna (bertsio ezberdinak)
Aintzaldu deigun Agate Deuna,
biher da ba Deun Agate.
Etxe honetan zorion hutsa
betiko euko al dabe.
Deun Agatena batzeko gatoz
auzoko mutil gazteak,
ondo hartu egizuez eta
zabaldu zeuen sakelak.
Orain bagoaz hemendik eta
eskerrik asko zueri.
Agur...
Eguen zuri
Egu(e)n Zuri egune
kolore ederreko egune,
mendi ganian
laño pardua
ta azpian eguzki zuria.
Herri honetako
mutil txikiak
zeuron aurrera
gatoz gaur.
Gabonetakoak
Gabon gaueko epeletan. Natibitate eguneko bazkalostean. Olentzeroari diosala egiteko. Urtebarriko freskuran.
Gabonetan kantatzeko aukerak ugaritu egiten zaizkigu. Umorea eta familiaren beroa lagun.
Belenen sortu jaku Jainkoa
Belenen sortu yaku Jainkua
atzoko gaberdian.
Hotzez dardaraz dago, gaixua,
lasto pixkaren gaiñian.
Beroa lez berotu daigun
apa emonez mosua.
Erregen
Erregen, Erregen titilintañe,
bost intxur da sei gaztañe.
Gabon bon-bon
Gabon bon-bon,
Natibete bete-bete (sic)
y San Esteban txokolate.
Gabon-gauean ohituten dogu
Gabon-gaubian ohituten dogu
guztiok afari ona;
makallau, lebatz, besigu eta
bakotxak ahal dauena.
Gero apaitarrat eta txirrinplanplun (sic)
Gabon-gaba pozik igaro daigun.
Hator, hator
Hator, hator mutil etxera
gaztaiña tximelak yatera,
Gabon-gaba ospatuteko
aitaren da amaren onduan.
Ikusiko dok aita barreka,
ama be poz atsegiñez.
Eragiyok mutil
aurreko tanbolin horri,
gaztainak erre artian, (bis)
txinplin, txanplan, pum
Gabon-gaba p...
Hogeta laugarrena dogu abenduan
Hogeta laugarrena dogu abenduen,
deseo genduena logradu genduen.
Jaio da Jesus ume, jaio da munduen,
astoa ta idia daukaz bere onduen,
arnasaz berotzeko hozten dan orduen.
Sotak eta paluak
Sotak eta paluek
estudiantien kontuek,
estudiantiari eroan in dotsiez
hiru ollanda katuek,
haren hazurrek topau eziñik
brinkuek eta saltuek,
saltuek eta brinkuek.
Ule kiskurra eta begi urdina
Ule kiskorra ta begi urdiña,
zerua baiño hobeto egiña.
Pozik eta bizkor goazen Belenera.
Urtebarri erretxina
Urtebarri erretxine,
puerta, puerta San Migel.
Tatarita tuertas
ezkara hasarratuko
asko emonagaitik.
Sí, sí, sí, no, no, no,
otzara bete solomo.
Urtebarri-barri
Urtebarri-barri,
dekonak eztekonari,
nik eztekot eta niri
ezpabere txarri belarri.
Urtebarri-barri 2
Urtebarri-barri
dekonak eztekonari.
Nik eztekot eta niri
ezpabere txarri belarri.
Urte zaharra yoan da
barrie etorri.
San Juan gauekoak
San Juan edo Doniane ekainaren 24an izaten da. Ekainaren 23an ospatzen da San Juan bezpera. Urteko gaurik laburrena da sanjuan gaua. Sua pizteko ohitura dago, aro berriari ekiteko.
Suaren inguruan dantzan eta kantuan ibili ohi da jendea. Etxeko ata...
San Juan bagila
San Juan, San Juan,
San Juan bagille.
Zapoak eta sugeak erre,
artoak eta gariek gorde.
San Juan dala portaletaina
San Juan dala portaletaña,
zapatu arratsaldian.
Hamalau atso tronpeta yoiten
motrollo baten gañian.
Urra-urra-urra San Juanetan,
yantzan egingo degu iperraxetan.
Uuu juu juu San Juanera guaz gu.
Santa Ageda, Ageda
Santa Ageda, Ageda,
gure martiri maitia,
etxe honeri emon daiozu
zoriona ta bakea.
(…) Zure gorputza kristal ganean
narrastatu ebenean.
Santa Ageda, Ageda (2)
Santa Ageda, (i)Ageda,
beren bezperan gaube da.
Bere bezperan gabe da eta
biyer d...