Tesoroak

Ezagunak dira altxorren kontuak Nerbioi-Ibaizabal eskualdean, eze antza denez, moroak etorri zirenean, hainbat altxor lurperatu zituzten Malmasin inguruetan.

Intxurpean zuloa eginda gizon batek dirua bertan gorde zuen. Gero, pozik ibiltzen zen kantuan, hiru txanpon zituela enbor baten azpian. Baina baten batek ostu egin zizkion.