Sorginak eta sorginkeriak

Sorginak ahalmen bereziak dituzten izakiak dira. Batez ere gaiztakeriak egiteagatik dira ezagunak, baina sorginek ez ei dute kalterik egiten bakean utziz gero. Baten batek suerte txarra duenean, sorginen batek ukitu duela esaten da.

Sorginak dauden lekuetan, laminak daudenetan legetxe, olio usaina egoten da, olioz orrazten dutelako euren adats luzea. Makal-makalak ei dira, handiak eta atzazal zein ile luzedunak.

Sorginek orraztokietan zorriak bezalako izaki txikiak gordetzen omen dituzte, euren beharretan laguntzen dietenak.

Sorginak, hiltzeko, euren gaitza edo ahalmena besteren bati pasatu behar diote, bestela, ez omen dira hiltzen. Ahalmena, batzuetan, tresna batek irudikatzen du.

Gure inguruan, asko dira sorginak egon izanaren testigantzak.