Salda baino ez!

Zeberioko mutiko bat morroi zegoen inguruko etxe batean. Mutikoa ez zen batere elizkoia, Zeberion eliza asago zutela-eta.
Egun baten, etxeko ugazabak elizara agindu zuen mutikoa. Jendea ikusiko zuela harantz joaten eta besteek egiten zutena egitea gomendatu zion, morroia beldurrez zegoen-eta ez zekielako zelan jokatu.

Han bueltatu zen morroia mezatik bekoki iluna zuela.

–Zelan joan da, ba? –galdetu zion ugazabak.
Txarto! –erantzun zuen morroiak–. Heldu naz eliza atarira, ikusi dot danek eskua “putzuan” sartzen ebela eta gero ahora eroan… Ni heldu nazenerako, baina, zopa dana janda egoan, eta saldea baino ez deuste itxi!

 

Salda baino ez!