Neure buru
Lamina azkarren artean egon izan da hain azkarra izan ez den baten bat:
Behin bazegoen atso bat zukua egiten, makilarekin eragin eta eragin, lamina agertu zitzaionean zuku eske. Laminak atsoari izena galdetu zion.
— Neure buru —erantzun zion atsoak.
Laminak zuku eske jarraitu zuen harik eta andreak irakiten zegoen zuku apur bat eman zion arte.
Mihia erreta, lagunengana parajetu zen lamina negar baten. Negar eta kexuak entzutearekin batera lagunek zera galdetu zioten lamina gaixoari:
— Nork egin deutsu hori, ba?
— Neure buruk! Neure buruk! —erantzun zuen laminak minberatuta.
Eta besteek:
— Zuk zeuk egin badozu, zer dala eta hainbeste kexu?
