Martintxu eta Jentilak

Gure aitita-amamek kontatutakoaren arabera, jentilei esker dauzkagu gaur egun arto uzta onak.
Jentilek guk baino arto hobea zeukatenez, behin Martintxuk zer edo ha egitea erabaki zuen. Bi aldiz pentsatu barik, jentilenera joanda apustua bota zion Martintxuk jentiletako bati:

– Baietz hazi multzo horren gainetik salto egin nik!

– Zuk? Bai zera! Txikiegia zara gero!

Halaxe zen, Martintxu txikiegia zen, eta hazi multzoaren erdi-erdira egin zuen jauzi. Baina Martintxuk dena zuen ondo pentsatuta: abarka nasai-nasaiak zituen aldean, eta haziz bete ziren multzora jaustean.

Halantxe ei daukagu orain horren arto ona.