Lamin azkarrak

Laminak oso azkarrak ei dira.

Jostorratzak sartzeko egurrezko orraztokietan ere bizi ei zirela esaten da.

Behin, Orozkoko abade baten etxean, neskameak orraztokia zabaldu eta laminak irten orduko errekara bidali zituen galbaheekin ura batzen. Laminak azkarrak dira baina! Ura hartu ahal izateko, laminek buztina jarri zioten galbaheari azpian eta holantxe bete zituzten ontzi guztiak.