Laino guztien azpitik

Etxerik etxe ostatu bila zebilen gizon bati andra zahar batek eman zion lotarako lekua. Atso zaharra sorgina omen zen, eta gizonak sorginak hegaz egiteko zelan egiten zuen ikusi zuen behin. Ipurdian ukendu bat eman eta “laino guztien azpitik, sasi guztien gainetik” esanda hain zuzen ere.

Berak ere hala ibili nahi zuela eta, “laino guztien gainetik eta sasi guztien azpitik” ez zuen ba esan! Hara, txarto esanda! Hartan, urratuz eta zauriz beteta agertu ei zen gizona inguruko sasi guztien azpitik igaro ostean.