Jentilak
Jentilak izaki handi-handiak dira, sano indartsuak. Hain dira handiak ezen errekako ura edaten dutenean ez den errotarako urik geratzen, sikatu-akabatu egiten dituzte errekak.
Basoan bizi dira jentilak, artzainlanetan, nekazaritzan, errementaritzan…
Badira gauez baino ateratzen ez direla diotenak eta, antza denez, inork ezagutu ez ditzan joan-etorrian ibiltzen dira.
Lan egiteaz gainera, jentilak olgetan ere ibiltzen ei dira. Handi-handiak direnez gero, piloten ordez harriak darabiltzate. Harrioi “jentilarri” esaten zaie. Arrankudiagan eta Arakaldon kontatzen da jentilak bola-jokoan ibiltzen zirela eta inguruan hainbat jentilarri ei daude.
Orozkon, bada Jentilzulo izeneko leku bat. Horrek esan gura du inguruan jentilak bizi zirela.