Hildakoa berpiztu zenekoa

Inguruko baserri batean hildakoa zuten logelan, hilberri, gaubela egiten zioten artean. Senitartekoak behean zeudela, sukaldean afaltzen, euretako batek beste bati gora joan zedin eskatu zion, kandelak piztuta zeuden segurtatzera. Kandelei begira zegoela, hildakoa altxatu egin omen zen eta:

–Neuk be salda apur bat hartuko neuke!

Han joan zen bestea eskaileretan behera bildurrak airean, hildakoak salda eskatzen zuela esan eta esan!