Hierro Palancos

Axpuru auzoan bi-hiru familia bizi ziren. Familietako batek ardiak zituen eta, behin, etxeko neskatoa ardiak batzera bidali zuten. Inguruko haitzetan zuloren bat ei zegoen eta neska ardiak bila zebilela, jentilek zulo barrura eroan zuten.

Neskari burdinazko atea ipini zioten haitzuloaren sarreran. Neska deika eta deika ibiltzen zen, baten batek noiz entzungo. Halako batean neskatoaren nebek entzun egin zioten eta neskak esan zien egunez joan behar zutela bere bila, egunez jentilek lo egiten zutela-eta.

Halaxe egin zuten mutikoek. Ostean, obispoarekin eta auzoko jendearekin ibili ziren denak, ea zer abizen eman neskari. Burdin hesi batek zarratutako zuloan egona zela kontatu zien neskatoak, eta nebek burdinazko palanka batekin atera zutela hesia. Horretan, Hierro Palancos abizena ipini zioten. Antza, gaur egun ere jarraitzen du abizenak.