Erregearen apoa eta alaba

Herri batetik bestera zebilen gizon bat basoan geratu zen gaua egitera, eta pago bati zeutsala lokartu zen. Bat-batean, baina, hau, hori eta bestea barruntatu zituen aurrera-atzera aztoratuta, esan eta esan erregearen alaba gaixorik zegoela, inongo medikuk ezin osatuta. Erregeak dirutza opesten ei zuen alaba sendatzearen truke.

Egunak zeramatzan alabak gaixorik mahaitik ogi zati bat jausi, huraxe batzera makurtu ez eta han uztearren. Gainera, apo batek ogi zatia irentsi egin zuen, eta tamalez, lepoan geratu zitzaion. Apoak ogi zati hura guztiz irentsi artean iraungo zuen erregearen alabaren gaixotasunak.

Gizona, sorginkeriatan aditua, egoeraz jabetuta, herrira joan eta alaba berak osatuko ziola esan zion erregeari. Esan eta egin! Elizara sartu eta bertako harlauza bat altzatu zuen. Han agertu zen apoa! Apoa akabatu eta zamako ogi zatia alabari itzuli zion. Halaxe osatu ei zen erregearen alaba.