Arrigorriagako bataila

Arrigorriaga “harri gorriak dauden lekua” da, eta asko dira herriaren izenaren jatorriaren gaineko kondairak. Padurako bataila izenekoak, berbarako, hainbat eta hainbat orrialde bete ditu Euskal Herriko historiografia eta literaturan.

870 eta 888. urte tartean, Padura izeneko tokian (gaur egun Arrigorriaga), Jaun Zuriaren, Bizkaiko Jaunaren, soldaduek leondarrak suntsitu omen zituzten borroka odoltsu batean. Bertan akabatu zuten Leondarren nagusia zen Ordoño Printzea, Alfontso Handiaren semea. Borrokaleku izan zen inguru hartan isuritako odolak gorritutako harrien oroigarri Arrigorriaga ipini omen zitzaion leku hari.