Arimak

Esalege da, norbaitek egindako promesa bete ezean, bere arimak irteten diela senitartekoei. Berriro ez ateratzeko, haren promesa bete edo meza bat atera behar ei zaio hildakoari.

Arima batek urten ezkero ezin izaten zaio hari eskua eman, erre egiten baitu. Painelua edo trapua eman behar zaio.
Arima agerpenei buruzko istorioak asko dira gure inguruan:

– Arimak kortako dirua non zegoen esan zuenekoa.
– Arimari parte onetik ala txarretik datorren galdetu behar zitzaionekoa.
– Ahizpari meza atera behar zitzaionekoa.