Ipuin eta kontakizunak
Honek dira gure baserrietan jasotako ipuin eta kontakizunak:
Aingeruak
Asko eta asko dira aingerutxoei buruzko sineskerak.
Hona hemen horietako bi:
Gauez sutondoa ondo-ondo garbi utzi behar da, gauez aingerutxoak bertara dantzan joaten direlako.
Arrosarioa errezatzearekin batera aingerutxoak etorri eta tximinian beh...
Anaia bi eta sugea
Anaia bi igitaiekin irak ebakitzen zeudela, han ikusi zuten zelan irten zen sugea!
–Ezeiok ezer egin! –esan zion anaia nagusiak gazteenari, piztia ere izaki biziduna zela arrazoituta.
Anaia gazteak ez zion jaramonik egin nagusiari eta zazt , ig...
Anbotoko Mari
Anbotoko kobazuloetan eta inguruko haitzetan sorgindutako neska eder bat bizi dela esaten da, lantzean zerua zeharkatzen duena, sutan. Anbotoko Mari edo Anbotoko Señora izenaz da ezaguna.
Antza denez, beti orrazten ibili ohi zenez, amak maldizioa bo...
Arimak
Esalege da, norbaitek egindako promesa bete ezean, bere arimak irteten diela senitartekoei. Berriro ez ateratzeko, haren promesa bete edo meza bat atera behar ei zaio hildakoari.
Arima batek urten ezkero ezin izaten zaio hari eskua eman, erre egiten ...
Arrigorriagako bataila
Arrigorriaga “harri gorriak dauden lekua” da, eta asko dira herriaren izenaren jatorriaren gaineko kondairak. Padurako bataila izenekoak, berbarako, hainbat eta hainbat orrialde bete ditu Euskal Herriko historiografia eta literaturan.
870 eta 888....
Bizar latzakaz musu
Sorginak elkartu eta akelarreak egiten dituzte. Behin, sorginak Josepateko Landan bilduta zeudela baten bat bertaratu omen zen haienera, eta zertan ari ziren ikusi: sorgin nagusiaren inguruan egiten zuten dantza. Artean, hau ipurdi gabeko aulki batean e...
Erregearen apoa eta alaba
Herri batetik bestera zebilen gizon bat basoan geratu zen gaua egitera, eta pago bati zeutsala lokartu zen. Bat-batean, baina, hau, hori eta bestea barruntatu zituen aurrera-atzera aztoratuta, esan eta esan erregearen alaba gaixorik zegoela, inongo m...
Hierro Palancos
Axpuru auzoan bi-hiru familia bizi ziren. Familietako batek ardiak zituen eta, behin, etxeko neskatoa ardiak batzera bidali zuten. Inguruko haitzetan zuloren bat ei zegoen eta neska ardiak bila zebilela, jentilek zulo barrura eroan zuten.
Neskari b...
Hildakoa berpiztu zenekoa
Inguruko baserri batean hildakoa zuten logelan, hilberri, gaubela egiten zioten artean. Senitartekoak behean zeudela, sukaldean afaltzen, euretako batek beste bati gora joan zedin eskatu zion, kandelak piztuta zeuden segurtatzera. Kandelei begira zegoela, h...
Jentilak
Jentilak izaki handi-handiak dira, sano indartsuak. Hain dira handiak ezen errekako ura edaten dutenean ez den errotarako urik geratzen, sikatu-akabatu egiten dituzte errekak.
Basoan bizi dira jentilak, artzainlanetan, nekazaritzan, errementaritzan…
Badira ga...
Kartzelako iheslaria
Hargin bat, Basauriko kartzelan sartu zuten gerraostean.
Baina kartzela eraikitzen han behar egindakoa zenez eta azpiko bide denak ezagutzen zituenez laster egin zuen ihes.
Kilimauak
Kilimauak mamu antzekoak ei dira. Kilimauak zetozela entzun orduan, korrika baten joaten ziren ostentzen sasoi bateko umeak.
Laino guztien azpitik
Etxerik etxe ostatu bila zebilen gizon bati andra zahar batek eman zion lotarako lekua. Atso zaharra sorgina omen zen, eta gizonak sorginak hegaz egiteko zelan egiten zuen ikusi zuen behin. Ipurdian ukendu bat eman eta “laino guztien azpitik, sasi guz...
Lamin azkarrak
Laminak oso azkarrak ei dira.
Jostorratzak sartzeko egurrezko orraztokietan ere bizi ei zirela esaten da.
Behin, Orozkoko abade baten etxean, neskameak orraztokia zabaldu eta laminak irten orduko errekara bidali zituen galbaheekin ura batzen. Laminak...
Laminak
Laminak emakume bereziak dira: gerritik gora emakume gorputza dute; gerritik behera, ostera, arrainarena. Badira emakume itxura eta ahateen oinak dituzten laminak ere. Laminak sorgin modukoak direla esan izan da beti.
Erreka, putzu eta iturri inguruetan a...
Makila Kixki
Inguruan diote abade bat meza ematen zegoelarik txakurra ahausika agertu zitzaiola, erbi baten atzetik. Abadeak kazarako afizio handia zuenez, meza utzi eta txakurraren atzetik abiatu zen. Baina abadeek ezin omen dute meza erdizka utzi. Hala da ezen b...
Martintxu eta Jentilak
Gure aitita-amamek kontatutakoaren arabera, jentilei esker dauzkagu gaur egun arto uzta onak.
Jentilek guk baino arto hobea zeukatenez, behin Martintxuk zer edo ha egitea erabaki zuen. Bi aldiz pentsatu barik, jentilenera joanda apustua bota zion ...
Neure buru
Lamina azkarren artean egon izan da hain azkarra izan ez den baten bat:
Behin bazegoen atso bat zukua egiten, makilarekin eragin eta eragin, lamina agertu zitzaionean zuku eske. Laminak atsoari izena galdetu zion.
— Neure buru —erantzun zion ats...
Orozkoko Arandi baserrikoak
Orozkoko Arandino baserrikoak, joan ziren behin gaztainak batzen basora eta laminek ospa egin zuten orraziak bertan utzita. Arandikoek hartu egin zituzten orraziok. Gaueko hamabietan, laminak joan zitzaizkien etxeko atera:
— Juan de Arandi, ekarrizu n...
Salda baino ez!
Zeberioko mutiko bat morroi zegoen inguruko etxe batean. Mutikoa ez zen batere elizkoia, Zeberion eliza asago zutela-eta.
Egun baten, etxeko ugazabak elizara agindu zuen mutikoa. Jendea ikusiko zuela harantz joaten eta besteek egiten zutena egitea g...
Sorginak eta sorginkeriak
Sorginak ahalmen bereziak dituzten izakiak dira. Batez ere gaiztakeriak egiteagatik dira ezagunak, baina sorginek ez ei dute kalterik egiten bakean utziz gero. Baten batek suerte txarra duenean, sorginen batek ukitu duela esaten da.
Sorginak dauden l...
Sorginkeriak
Begizkoa sorginkeriatzat hartzen da gehienetan. Begizkoa dagoela sinesten dutenek oiloen lumekin eginiko burukoak erre egiten dituzte bidegurutze baten. Oilarren formak agertzen ei dira halako burukoetan begizkoa dagoenean.
Begizkoaz gain, beste h...
Tesoroak
Ezagunak dira altxorren kontuak Nerbioi-Ibaizabal eskualdean, eze antza denez, moroak etorri zirenean, hainbat altxor lurperatu zituzten Malmasin inguruetan.
Intxurpean zuloa eginda gizon batek dirua bertan gorde zuen. Gero, pozik ibiltzen zen kantuan, hiru t...
Urregorrizko pikatxoia
Behin ijito batek pikatxoi bat topatu zuen, urregorrizkoa. Atoan joan zen abadearenera gedarrez:
–Jauna, urregorrizko gurutze bat topau dot –pikatxoiak gurutze forma daukala-eta.
Abadea ha gurutze ha ikustera joan zen, baina pikatxoia zela ikus...
Villarreal de Alava
Artajorran zegoen gizonari erdaldun bat hurbildu eta galdetu zion:
–Buen hombre, ¿no sabrá por donde se va a Villarreal de Alava?
–Eta nork esan deutsu zuri nik mila errealetan ezkontzen dodala alaba?