Errezitatuak
Atzea eta aurrea
Atzeak erakusten yok aurrea zelan erabili.
Egia: surraren ondoan begia
Bataren batek zeozer egia dela esaten digunean erabiltzen den erantzuna.
Eskola mutilak sasirik sasi, asko jan eta gitxi ikasi
Sasi eskola edo apotxarriak egiten dituenari esaten zaio.
Jesus, Maria eta Jose, beti jan eta beti gose!
Beti gose denari esaten zaio.
Jose, jan eta beti gose; Jose, edan eta beti egarri; Jose, beti baragarri.
Daukanarekin konforme ez dagoenari esaten zaio.
Mari gorringo, zuri gorringo, bihar edo etzi euri egingo
Marigorringoa ikusitakoan esaten da, eguraldia galdetzeko.
Mari Montaña
Mari Montaña Mari Montaña
hiru intxur de lau kastaña.
Martineskortako hatxak
Martineskortako hatxak,
hantxe hil dotsen nire ahuntzeri gatzak,
hain zen handie gatza edo estrague
hantxe in dotsen bere burueri akabue.
San Blas, itoko al haz!
Eztul eta eztul dabilenari esaten zaio.
Santa Barbara, Santa Kurtz, Jauna balia zakiguz.
Trumoia dagoenean esaten da, errezu moduan.