Ahozko ondarea

Gure bailaran ugariak ditugu ahozko esaerak, ipuinak, kontakizunak, siniskerak, koplak, errezitatuak eta bertsolaritzak urteetan zehar itxitako ahapaldi gogoangarriak.
Guk honakook batu ditugu egitasmoa hasi zenez geroztik.

Errezitatuak
Esaerak
Ipuin eta kontakizunak (jasotakoak)
Kantutegia
Koplak

OHARRA: Etxeko epeltasunean, ordu txikitako berotasunean, sutondoko magal goxoan edo ahozko testuinguru ezberdinetan jasotako pasarterik, bertsorik, ipuinik… zeureganatu baduzu, jarri zaitez gurekin harremanetan, egin zaitez zuztarkide, eta bidaliguzu, atsegin handiz jasoko dugu-eta.