Abarkak

Pirinioen inguruko herrietan tradizionala den oinetako mota bat da. Abarkek behatzak eta oinazpiak besterik ez dute estaltzen. Lehen, txahal-larruz egiten ziren; eta artilezko lokarriak zituzten, galtzerdien gainetik lotzeko. Gaur egun, berriz, kautxuz egindako abarkak ere badira. Abarkak egiten dituen pertsonari abarkagin deritzo. Gaur egun, nagusiki, dantzarako erabiltzen dira.

Abarka-narrua baino sendoagoa izan
Sendo-sendoa izan.